Nola izan enpresa erakargarri XXI. Mendean?
ERANTZUKIZUN SOZIALA ETA ELKARLANA
EGUNA 2017ko Martxoak 2, osteguna | ORDUTEGIA 10:00 - 14:00 | LEKUA SALTO SYSTEMS - Oiartzun
Enpresa erakargarria izateko, irabazi ekonomikoei ez ezik, eragin eremuko komunitatearen garapenari ere erreparatu behar diogu. Enpresa aurreratuek gizartearekiko konpromisoa dute iparretako bat, horrek ere enpresaren iraunkortasunari laguntzen diolako.
Bide horretan ingurumenak, berdintasun politikak, lana eta familia orekatzeko kontziliazio neurriak edota gertuko gizartearekiko zein garapen bidean dauden herrialdeekiko konpromisoak enpresa gehienetan bere lekua aurkitu badute, hizkuntza komunitateen arteko bizikidetza bermatzea eta enpresa arduratsuen sareak eraikitzea gaur eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak dira.
Jardunaldi honetan bi gai nagusi jorratuko ditugu: batetik enpresen ardura soziala osatzen duten faktoreak eta hauen baitan hizkuntzen kudeaketa egokiak betetzen duen papera; eta bestetik enpresa sareak aztertuko ditugu, horiek eratzeko arrazoiak zein onurak aztertuz.
Bi arlo berritzaile hauek Oarsoaldeko gero eta enpresa gehiagoren agendan txertatzea berebiziko kontua baita bertako espazio sozio-ekonomikoa eguneratu eta indartzeko. Jardunaldi hauen helburua da, baita ere, arduratsu jokatzen duten enpresen ikusgarritasuna areagotzea eta haien arteko elkarlana sustatzea.
Egitaraua
10:00 - 10:10 Aurkezpena
10:10 - 11:10 Hitzaldia: Enpresen ardura soziala eta hizkuntza kudeaketa: zergatik eta nola ekin.
Josep Maria Canyelles, Responsabilitat global
11:10 - 11:30 Atsedenaldia / Kafea
11:30 - 12:30 Mahai Ingurua: Enpresen erantzukizun soziala eta elkarlana.
- Nerea Azurmendi, Diario Vasco
- Fermin Lazkano, Tkgune-Asmaola
- Beñat Irasuegi, Talaios - Olatu koop
- Anaje Narbaiza, Elay
- Miren Lauzirika, Art for Life!
12:35-13:15 Talde Fokala
- Zer behar dugu enpresok aktibatzeko? Errenteriako enpresa lantaldea
- Zeren inguruan antola ditzakegu enpresa sareak Oarsoaldean?
Josep Maria Canyelles
Enpresen eta erakundeen erantzukizun sozialean aditua. Vector 5 · Excel·lència i Sostenibilitat aholkularitza sortu zuen,
responsabilitatglobal.com
erakundea eta Lurralde arduratsuak sustatzeko Collaboratio proiektua
bultzatu ditu. Enpresa, gobernu eta irabazi gabeko erakundeen
aholkularia. Katalunia mailan EES garatzeko
respon.cat ekimenaren koordinatzailea.
Argazkia: Frederic Camallonga
Anaje Narbaiza
Antzuolako Elay enpresa industrialeko
Metrologia arduraduna, eta planaren idazkaria izan da. Lan-munduan
euskara lan Hizkuntza izatea lortu duen lehen esperientzia. Herrian ere
eragina izan du; izan ere, Antzuolako hiru enpresa nagusietan euskararen
erabilerak gora egin du nabarmen.
Argazkia: Argia
Miren Lauzirika
Sortzailea, aholkularia eta hezitzailea.
Art for Life! aholkularitzak sormena sustatu nahi du lan eta gizarte
arloetan. EmakumeEkin elkarteko presidente-ordea. Emakume ekintzaileei
laguntza eskaini eta enpresa munduan dihardutenak nabarmentzeko asmoz
sortutako sarea.
Fermin Lazkano
Elgoibarko Makina Erreminta Institutuan
(IMH), enpresentzako formazioa eta zerbitzuen arduraduna. Enpresa
industrial txiki eta ertainei berrikuntza aplikatuan laguntzeko Tkgune
fabrikazio sareko koordinatzailea. Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio aurreratuko
sarean "Gehitze bidezko Fabrikazioa" arloko erakusle. Estrategia eta
Berrikuntza aholkulari. Ekonomista eta Master Berrikuntzaren Kudeaketan.
Argazkia: Dani Blanco. Argia
Beñat Irasuegi
Errenteriako Talaios kooperatibako
sortzaile eta langile, estrategia, kudeaketa eta sustapen arloan.
Olatukoop ekimeneko partaide (ekonomia sozial eraldatzailea sustatu nahi
duen enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatu duten sarea).
Koopfabrika programan ari da, Gipuzkoako hiru eskualdetan (Debagoienan,
Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean) ekonomia sozial berria eta
ekintzailetasun soziala sustatzen.
Argazkia: Tapuntu
Nerea Azurmendi
Kazetaria. Hainbat komunikabidetan lan
egin du: Deia, Eguna, Diario Vasco... eta Zabalik astekariko zuzendaria
izan zen. Donostiako Udaletxeko prentsa bulegoko arduraduna izan zen,
baita Euskadiko ekonomia eta gizarte kontseilukoa ere.
Argazkia: Gaur irekiko ditu ateak dokumentala.
0 comentaris:
Publica un comentari a l'entrada